Eguneratu zure nabigatzailea

Eguneratu zure nabigatzailea

Nabigatzailearen bertsio zaharra erabiltzen ari zara. Web-orrian hobeto ibil zaitezen, arakatzailez aldatzea edo hura eguneratzea gomendatzen dizugu.

Taldearen beste webgune batzuk Sukurtsalak
Laguntza

¿Le ayudamos?
  • Estamos a su disposición.
    Todos los días las 24h.


  • 902 323 000
  • Atención Online - Chat
  • @Sabadell_Help


Nahi al duzu deitzea
Bidali zure datuak eta deituko dizugu

Zer egiten dugu zure segurtasuna babesteko?

Banco Sabadellen segurtasun-neurriak

Banco Sabadellen zenbait segurtasun-neurri hartzen ditugu, zure kontuak babesteko.

Nola erabiltzen ditugun zure datuak era seguruan

  • Banco Sabadellen inoiz ez dizugu eskatuko datu konfidentzialik (pasahitzak, zenbaki sekretuak) posta elektronikoz edo formularioen bidez.
     
  • Era berean, Banco Sabadellen detektatzen baditugu iruzurrezkoak izan daitezkeen eragiketak, gure erakundea zurekin jarriko da harremanetan, eragiketa legezkoa ote den zehazteko, eta hurrengo urratsak agintzeko, betiere, zuri laguntzeko eta zure kontua legez kontrako jardueretatik babesteko.
     
  • Hori lortzeko, webguneko atal zehatz hau aldizka eguneratzen dugu, iruzur-saiakerarik ez gertatzeko.

Eragiketen zenbatekoa mugatzea

Mezu elektronikoak era digitalean sinatzea

Ziurtagiri digitala edukitzea

BS Online banku-zerbitzuko segurtasun-neurriak

Banco Sabadell erakundearen urrituko bankuetan erabiltzen ditugun segurtasun-neurri batzuk ezagutu behar dituzu, BS Online bitartezko eragiketak ahalik eta modu seguruenean egin ditzazun.

  • Azken konexioaren eguna eta ordua
BS Online zerbitzuan sartu bezain laster, aurreko konexioaren eguna eta ordua ikusi ahal izango dituzu. Horrela, hobeto egiaztatuko duzu zu izan zinela kontuetan sartu zen azken pertsona, eta beste inork ez dituela ezagutzen zure kodeak.
  • Sarbide-kodeak kontrolatzea
Banco Sabadellen BS Online banku-zerbitzuan sartzeko kodeak kontrolatzen ditugu, urrutiko bankuko zerbitzuaren bitartezko eragiketak segurtasun osoz egin ditzazun. Sarbide-kodeak egun bakoitzean oker idatz daitezkeen aldien kopurua mugatuta dago, eta egun batzuetan guztira oker idazteko aldien kopurua ere bai. Muga hori gainditzen bada, pasahitza automatikoki baliogabetuko da, eta, berriro aktibatzeko, idatziz edo Banco Sabadelleko ohiko bulegoan bertan eskatu beharko da.

Segurtasun handiagoa behar duten eragiketetan (transferentziak, burtsako aginduak, etab.) bigarren kodea ere eskatzen da. Kode-txartelean aurkituko duzu, edo telefono mugikorrean jasoko duzu, sinadura digitala aktibatuta baldin baduzu. Bezero guztiek txartel berezi eta pertsonalizatua dute, eta banku-eragiketa bakoitzean ausaz eskatzen da kode bat.  

  • Sinadura digitaleko sistema ezartzea
Banco Sabadell sinadura digitaleko sistema ezartzen ari da: erakundeko bankuetan sartzeko kontrol-sistema berria da, eta gaur egungo koordenatu-txartela ordezkatuko du. Sinadura digitala aktibatu ondoren, lineako banku-eragiketak (transferentziak, lineako erosketak) amaitzeko behar diren kodeak jasoko dituzu telefono mugikorrean. Horrela, kode-txartela erabiltzeari utziko diozu, eta suntsitu beharko duzu.

Sistema horren bitartez, Europako Banku Agintaritzak (European Banking Authority) agindu dituen segurtasun-eskakizunak betetzen dira: 

  • Erreplikagarritasuna eragoztea: sinadura digitalak sortzen duen kode bakoitza bakarra, ausazkoa eta iraupen mugatukoa da, baimenik gabeko kopiarik eta kenketarik egitea eragozteko. 
     
  • Berrerabilgarritasuna eragoztea: beste baliabide fisiko batzuek (koordenatu-txartelak, adibidez) ez bezala, sinadura digitalak sortzen dituen kodeak ausazkoak dira, eta ezin dira erabili eragiketa batean baino gehiagotan. Hori dela eta, seguruagoak dira. 
     
  • Autentifikazio-faktore osagarria: zure transakzioen babesa are handiagoa izateko. Hori dela eta, zure mugikorra erabiltzeko pasahitza ezartzea gomendatzen dizuegu.
Hemen kontsulta dezakezu segurtasun-politika