Eguneratu zure nabigatzailea

Eguneratu zure nabigatzailea

Nabigatzailearen bertsio zaharra erabiltzen ari zara. Web-orrian hobeto ibil zaitezen, arakatzailez aldatzea edo hura eguneratzea gomendatzen dizugu.

Webguneak Sukurtsalak
Premiazko laguntzaLaguntza

Segurtasuna

1. Online segurtasunerako aholkuak
Irakurri arretaz oinarrizko segurtasun-aholku hauek.

2. Sistemaren segurtasuna
Banco Sabadell n, egungo segurtasun-teknologiarik berriena erabiltzen dugu, bai eta neurri osagarriak ere.

3. Segurtasun-neurriak  
Zenbait aholku aurkituko dituzu, Interneten eta Banco Sabadell ko Urruneko Bankako zerbitzuetan nabigatzen ari zarenean konfidentzialtasunari eta segurtasunari eusteko zer egin jakiteko.

4. Prebentzioak

5. Babesak
Jarraian deskribatzen diren babesak elkarren osagarriak dira eta ez dute elkar ordezkatzen.

6. Jardunbide onak
Noizean behin, ahuleziak hautematen dira erabilitako softwarean. Ahulezia horien ondorioz segurtasun-arazorik sor ez dadin, komeni da erabiltzen diren programen egileen segurtasunari buruzko orriak kontsultatzea; bereziki, nabigatzailearen eta sistema eragilearen egileen webguneak.

7. Sinadura elektronikoa
Banco Sabadell sinadura elektronikoa erabiltzen hasi da bidaltzen dituen mezu elektronikoetan.

8. Sinadura Digitalak
European Banking Authority (EBA) erakundearen segurtasun-baldintzak betetzen ditu Banco Sabadelleko Sinadura Digitalak

1. Online segurtasunerako aholkuak

Irakurri arretaz oinarrizko segurtasun-aholku hauek:

Urruneko Bankako zerbitzuen segurtasuna

Interneten nabigatzen duzunean eta/edo posta elektronikoak jasotzen dituzunean, ez da komeni da NAN zenbakia sartzea, ez eta urruneko banka-zerbitzuan sartzeko kodeak, eragiketak egiteko zenbaki sekretuak eta beste datu konprometitu batzuk ere (hala nola zordunketa- eta kreditu-txartelen zenbakiak eta kodeak), honako kasu hauetan:

Kontuz ibili eta ez fidatu ezohikoak diren edo susmagarriak iruditzen zaizkizun komunikazioekin, hau da, informazio konfidentziala eskatzen badizute, kontua blokeatu dizutela esaten badizute edo funtsak mugitzea eska dezakeen zerbait egiteko eskatzen badizute. Iruzur elektronikoko ekintza bat izan daitekeena edo beste edozein irregulartasun atzematen baduzu edo susmatzen baduzu, jar zaitez berehala gurekin harremanetan 902 323 000 telefono-zenbakira deituz, eta Bulego telefonikoko zerbitzuaren bitartez zurekin harremanetan egongo gara une oro gorabehera konpondu arte, edozer galdetzeko eta argitzeko aukera izan dezazun. Era berean, erakundeak iruzurrezkoak izan daitezkeen eragiketak atzematen baditu, Bulego Telefonikoko zerbitzua zurekin harremanetan jarriko da eragiketa legezkoa ote den zehazteko eta aurrerantzean egin beharreko urratsak ezartzeko, betiere zuri laguntzeko eta legez kontrako jardueretatik babesteko helburuarekin. Helburu horrekin, erakundeak BSOnlineren (https://www.bancsabadell.com/seguridad) atala eguneratuko du aldian behin, erabil litezkeen iruzur- eta maula-ahaleginez ohartarazteko.

Jakinarazten dizugu Banco Sabadellek ez dizula inoiz ere isilpeko daturik eskatuko (hala nola, pasahitzak eta zenbaki sekretuak), ez posta elektronikoz, ez formulario bidez.

Ez gorde sarbide-kodea (PINa) Urruneko Bankako gakoen txartel pertsonalaren ondoan, edo Sinadura Digitala aktibatuta duzun gailu mugikorrean. Ez utzi hirugarrenei gako horiek eskuratzen edo ikusten, eta erabili pasahitzak zure sakelakorako sarbidea babesteko.

Ordenagailuko babes-maila handitzeko

Seguruago eta lasai egon zaitezen, Bankua, apurka-apurka, egiaztapen digitala ari da sartzen posta elektroniko bidez bidaltzen dituen jakinarazpenetan.

Horri buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitezke harremanetan telefono bidezko gure zerbitzuarekin (902 323 000), edo kontsultatu Banco Sabadell taldeko webguneetan segurtasunari buruz dauden gomendioak eta informazioa.

Gora

2. Sistemaren segurtasuna

Banco Sabadell , egungo segurtasun-teknologiarik berriena erabiltzen dugu, bai eta neurri osagarriak ere.

128 bit-eko SSL EV ENKRIPTAKETA-PROTOKOLOA. ZERBITZARI SEGURUA

Teknologia horri esker, pantailan sartzen diren datuak algoritmo baten bidez enkriptatzen dira, sarearen bidez bidali aurretik. Gainera, konexio bakoitzean, sartu beharreko gakoak aldatu egiten dira. Egia esan, gako horiek dira ""zerbitzari seguru"" baten segurtasunaren oinarrizko elementua.

SabadellAtlántico zerbitzari seguru batean dago ostatatuta, eta 128 bit-eko gako horiek erabiltzen ditu. Gainera, ziurtagirien azken bertsioa erabiltzen du; hain zuzen ere, balidazio zabaleko ziurtagiriak edo SSL EV ziurtagiriak deritzenak. Ziurtagiri horiek segurtasun-mekanismo osagarriak dituzte; besteak beste, iruzurra prebenitzeko teknologiak, web-orriaren segurtasun-mailari buruzko informazioa ematen dutenak. Nabigatzaileen azken bertsioek –esaterako, Internet Explorer 7 eta geroagokoak, eta Firefox 3 eta handiagoak– ziurtagiri horiek jasaten dituzte, eta webgunearen egiazkotasuna adierazten dute; hau da, kolore berdez adierazten dute helbide-barraren atzealdea.

Pie de mensaje

Gainera, segurtasun-giltzarrapoaren ondoan, webgunearen jabe den sozietate juridikoari buruzko informazioa dago (gure kasuan, Banco de Sabadell S.A.-ri buruzkoa). Area horretan klik eginez gero, erabilitako ziurtagiriari buruzko xehetasun gehiago lor daiteke.

Aitzitik, helbide-barraren atzealdea gorriz adierazita badago, ez zaitez web-orri horretaz fidatu, iruzurrezkoa izan baitaiteke.

Funtzionaltasun horiek onartzen ez dituzten nabigatzaile-bertsioak erabiltzen badituzu, ez da ezer adieraziko helbide-barraren bidez.

Informazio gehiago

SARBIDE-KODEEN KONTROLAK

  1. Banco Sabadell n sartzen duzun sarbide-kodeak zenbait kontrol gainditu behar ditu: egun berean edo zenbait egunetan sarbide-kode okerra sartzen baduzu aldi-kopuru jakin batez, sarbide-kodea automatikoki ezeztatuko da. Kasu horretan, sarbide-kodea berriro aktibatzeko, idatziz eskatu beharko duzu, edo zuzenean, Banco Sabadell ko zure bulegoan.
  2. Segurtasun handiagoa behar den eragiketetan bigarren gakoa eskatuko da (transferentziak, burtsa-aginduak, eta era horretako beste batzuetan). BS Onlineko gakoen txartelean ageri direnetako bat izango da bigarren gakoa. Bezero bakoitzak gakoen bere txartela du; hau da, pertsonalizatua da. Era horretako eragiketa bat egitean, gako bat eskatuko da ausaz.

    2015eko uztailaren 1etik aurrera Sinadura Digitala erabiltzea izango duzu. Sistema berritzaile horrek ordezkatu egingo du koordenatuen egungo zure txartela, eta azken horrek operatibo izateari utziko dio. Behin Sinadura Digitala aktibatu ondoren, sakelakoan jasoko dituzu online eragiketak burutzeko koordenatuak/gakoak (transferentziak, online erosketak, eta era horretako beste batzuk burutzeko). Orduan, koordenatuen txartela suntsitu ahal izango duzu. 
     
  3. BS Online zerbitzuarekin konektatzen zaren bakoitzean, aurreko konexioa zer egunetan eta zer ordutan egin zen adieraziko zaizu. Egiaztatu konexio hori egin zenuela. Horri esker, egiaztatu egin dezakezu zuk soilik dakizkizula zure segurtasun-gakoak eta, hortaz, zu soilik sartzen zarela zerbitzuan.

ERAGIKETEN ZENBATEKOEN MUGA

Gainera, zenbait eragiketa-motatan, eragiketa bakoitzeko zenbatekoa mugatuta dago, bai eta denboraldi jakin batean metatutako zenbatekoak ere.

Eta zenbait eragiketatan, zenbateko jakin bat gainditzen bada, bulegoak berehala izango du haren berri, eta ohiz kanpoko zerbait hautemanez gero, egokitzat jotzen diren egiaztapenak egingo ditu.

ONDORIOA

Aipatutako hiru elementu horiek (mezuen enkriptaketak, sarbide-kodeen kontrolak eta zenbatekoen mugak) segurtasun-maila handia ematen dute, eta beraz, konfiantza osoz egin daitezke eragiketak BS Online zerbitzuaren bidez.

GOMENDIOAK

Orain arte, guk gure zerbitzua hobetze aldera hartu ditugun neurriak azaldu dizkizugu. Alabaina, badira zuk hartu beharreko neurriak ere, Bankuarekin duzun komunikazioa babesteko, baina baita ordenagailua bera eta haren barruko informazioa babesteko ere. Zure ordenagailua da Bankuaren ardurapean ez dagoen elementu bakarra: zure ordenagailua zure erantzukizuna da.

  1. BIRUSAK EDO PROGRAMA GAIZTOAK. Gauza jakina da birus informatikoek edo programa gaiztoek zure ordenagailua kutsa dezaketela. Birus eta programa horiek diskoetatik eta disketeetatik sar daitezke ordenagailuan, edo Interneten nabigatzen garenean. Birus-detektagailua instalatu BEHAR duzu zure ordenagailuan, eta ordenagailua pizten duzun bakoitzean exekuta dadin programatu. Gainera, birusen kontrako programaren bertsioa eguneratu BEHAR duzu.
  2. Web-orri ezezagunetan sartzean, zuhur jokatu behar duzu; batik bat, saretik fitxategiak eta programak behera kargatzeko gonbit egiten dizutenean. Birusak eta programa gaiztoak ordenagailuari berari edo hartan gordetako informazioari kalte egiteko sortutako programak baino ez dira.
  3. Ez instalatu jatorri ezezaguneko programarik ordenagailuan.
  4. Komeni da aldian-aldian ordenagailuko fitxategien segurtasun-kopia egitea (backupa).

Gora

3. Segurtasun-neurriak

Glosarioa

Jarraian, zenbait aholku aurkituko dituzu, Interneten eta Banco de Sabadelleko Urruneko Bankako zerbitzuetan nabigatzen ari zarenean konfidentzialtasunari eta segurtasunari eusteko zer egin jakiteko:

  1. Ez zaitez fida leku ezezagunetatik iristen zaizkizun mezu elektronikoez, ez eta zentzurik gabeko informazioa dutenez ere.
  2. Ez eman inoiz zure identifikatzailea eta pasahitza edo beste datu pertsonalik, SMS mezu baten bidez, faxez edo posta elektronikoz eskatzen badizkizute, edo mezu elektroniko bateko esteka bat sakatuta eskatzen badizkizute, salbu eta esteka horrek helbide seguru batera (https:) eramaten ez bazaitu.
  3. Gogoan izan zure sarbide-kodea pertsonala eta besterenezina dela. Gomendatzen dizugu sarbide-kodea noizean behin aldatzea, hirugarrenek haren berri izatea eragozte aldera. Gainera, komeni da buruz ikastea eta inon ere ez idaztea.
  4. Gorde kontu handiz gakoen txartela edo Identifikazio Digitaleko Txartela, hirugarrenen eskura jarri gabe.Eragiketetarako giltza dira txartel horiek. Era berean, hartu segurtasun- eta prebentzio-neurriak Sinadura Digitala aktibatuta duzun gailu mugikorrean. Babestu sarbidea pasahitzaz, eta gorde kontu handiz..
  5. Ez utzi inori gakoen zure txartela ikusten, eta ez egin txartel horren kopiarik. Era berean, ez utzi ezezagunei zure sakelakoan sartzen;babestu pasahitzaz edo pantaila blokeatuz. Identifikazio Digitaleko Txartela erabiltzen baduzu,gogoratu hura irakurgailutik kendu behar duzula erabiltzen amaitzen duzunean. Horretaz gainera, aldatu zure txartelaren PINa noizean behin, ikasi buruz eta saiatu inon ez idazten..
  6. Erabili biruskontrako bat eta spyware bat, eta eguneratu sarritan; ahal dela, programatu automatikoki egunera dadin.
  7. Eguneratu nabigatzailea eta sistema eragilea. Horretarako, erabili fabrikatzaileen segurtasun-hobekuntzak eta jarraitu beti haien aholkuei.
  8. Konexio iraunkorra baduzu (ADSLa, kablea edo antzekoa), komeni da firewall edo suebaki pertsonal bat instalatzea.
  9. Ordenagailu publikoak edo partekatuak erabiltzen badituzu, segurtasun-neurri gehiago hartu behar dituzu.
  10. Segurtasun-arazorik hautematen baduzu edo egon daitekeela uste baduzu, jakinarazi berehala Bankuari.
  11. Segurtasun Politika
  12. Lege eta jurisdikzio aplikagarriak

Segurtasun-arazoak direla-eta Bankuarekin harremanetan jartzen bazara, zenbait kanal erabil dezakezu. Formulario elektronikoa erabiltzen baduzu, "Segurtasuna" aukera markatu behar duzu, mezuaren arrazoia adierazteko.

  1. Ez zaitez fida leku ezezagunetatik iristen zaizkizun mezu elektronikoez, ez eta zentzurik gabeko informazioa dutenez ere.
    Helbide ezezagunetako mezu elektronikoek birus informatikoak edo programa gaiztoak izan ditzakete; bereziki, mezua ireki baino lehen, gaiak zentzurik gabeko informazioa duela ikusten badugu: ohikoa ez den hizkera batean idatzita badago, edo bidali duenaren ohiko gaiekin zerikusirik ez badu.
    Eta mezuaren igorlea ezaguna bada ere, eta mezu horren gaiak igorlearen ohiko gaiekin loturarik ez badu, kontuan izan behar dugu mezu hori birus informatikoren edo programa gaiztoren batek bidali duela agian, bai igorlearen beraren ordenagailutik, bai igorlearen helbide elektronikoa memorian duen eta kutsatuta dagoen beste ordenagailu batetik.
    Informazio gehiago.
  2. Ez eman inoiz zure identifikatzailea eta pasahitza edo beste datu pertsonalik, SMS mezu baten bidez, faxez edo posta elektronikoz eskatzen badizkizute, edo mezu elektroniko bateko esteka bat sakatuta eskatzen badizkizute, salbu eta esteka horrek helbide seguru batera (https:) eramaten ez bazaitu.
    Banco de Sabadellek ez dizu inoiz eskatuko isilpeko daturik edo datu pertsonalik (kontu-zenbakiak, txartelen zenbakiak, etab.). Eta horrelako daturik eskatuz gero, ez du SMS mezuen bidez, faxez, posta elektronikoz edo formulario bidez egingo.
    Banco Sabadellek web-orri seguruen (https:) bidez soilik eramango zaitu bere webguneetara. Webgune horiek giltzarrapo itxi batez adierazita agertuko dira zure nabigatzailean. Giltzarrapo horretan bi klik eginez gero, konfiantzazko hirugarren enpresa batek (Verisign) egindako ziurtagiria ikusiko duzu; alegia, ziurtagiri horrek jakinaraziko dizu webgunea Banco Sabadellena dela (Organization = BANCO SABADELL).

    Banka Elektronikoko zerbitzuan sartzean, egiaztatu zerbitzu horrek zure izen eta abizen zuzenak ematen dituela, eta azken konexioaren data eta ordua.
    Informazio gehiago.
  3. Gogoan izan zure sarbide-kodea pertsonala eta besterenezina dela. Gomendatzen dizugu sarbide-kodea noizean behin aldatzea, hirugarrenek haren berri izatea eragozte aldera. Gainera, komeni da buruz ikastea eta inon ere ez idaztea.
    Neurri osagarri gisa, sarbide-kodea aldatzeko, ez duzu aukeratu behar datu pertsonalekin lotutako zenbakirik, ez eta hirugarrenek erraz asma dezaketen beste koderik ere (jaiotze-data, telefono-zenbakia, ondoz ondoko zenbaki-segida, zifra jakin bat zenbait aldiz errepikatuta, etab.). Halaber, ez dituzu kode edo gako horiek euskarri fisiko batean idatzi behar. Eta idaztekotan, ez duzu euskarri fisiko hori izan behar identifikazio-elementu osagarriekin batera (txartelak…).
  4. Gorde kontu handiz gakoen txartela edo Identifikazio Digitaleko Txartela, hirugarrenen eskura jarri gabe.Eragiketetarako giltza dira txartel horiek. Era berean, hartu segurtasun- eta prebentzio-neurriak Sinadura Digitala aktibatuta duzun gailu mugikorrean. Babestu sarbidea pasahitzaz, eta gorde kontu handiz.
  5. Ez utzi inori gakoen zure txartela ikusten, eta ez egin txartel horren kopiarik. Era berean, ez utzi ezezagunei zure sakelakoan sartzen; babestu pasahitzaz edo pantaila blokeatuz. Identifikazio Digitaleko Txartela erabiltzen baduzu, gogoratu hura irakurgailutik kendu behar duzula erabiltzen amaitzen duzunean. Horretaz gainera, aldatu zure txartelaren PINa noizean behin, ikasi buruz eta saiatu inon ez idazten.

    Urruneko Banka zerbitzuan sartzean, azken konexioa zer egunetan eta zer ordutan egin zenuen adieraziko zaizu. Egiaztatu benetan egun eta ordu horietan sartu zinela zerbitzuan.

    Beste erakunde batean kontuak gehitzeko zerbitzuren batean alta emanda bazaude, kontuan izan zerbitzu horrek zuk adierazitako Urruneko Banka zerbitzuan sar daitekeela aldian-aldian. Kasu horretan, egindako azken konexioaren data eta ordua erregistratuta geratuko dira.

    Uste baduzu Urruneko Banka zerbitzuan egindako azken konexioaren data eta ordua ez datozela bat zuk edo beste erakunde bateko gehitze-zerbitzuak egindako konexioarekin, jakinarazi berehala Bankuari.
  6. Erabili biruskontrako bat eta spyware bat, eta eguneratu sarritan; ahal dela, programatu automatikoki egunera dadin.

    Gero eta birus informatiko gehiago dago. Komeni da birusen aurkako sistema ona izatea eta, are garrantzitsuagoa, birusak detektatzeko taulak etengabe eguneratzea. Eraginkorrak izango badira, beharrezkoa da birusen kontrako sistemek birusik berrienak detektatzeko taulak izatea.
    Gainera, ez instalatu jatorri ezezaguneko softwarerik eta ez nabigatu fidagarriak iruditzen ez zaizkizun webguneetatik.

    Halaber, komeni da spywarearen aurka babestuta egotea. Spywarearen aurka ere babesten duten biruskontrakoak erabil daitezke, edo spywarearen kontrako programa espezifikoak.
    Informazio gehiago..
  7. Eguneratu nabigatzailea eta sistema eragilea. Horretarako, erabili fabrikatzaileen segurtasun-hobekuntzak eta jarraitu beti haien aholkuei.
    Aldian-aldian, nabigatzaileen eta sistema eragileen hobekuntzak eta bertsio berriak ateratzen dituzte fabrikatzaileek. Horri esker, seguruagoa da Interneten nabigatzea eta Internet erabiltzea.
    Irakurri fabrikatzaileen gomendioak, eta eguneratu nabigatzailea eta sistema eragilea. Horretarako, jarraitu fabrikatzaileen aholkuei.
    Informazio gehiago..
  8. Konexio iraunkorra baduzu (ADSLa, kablea edo antzekoa), komeni da firewall edo suebaki pertsonal bat instalatzea.
    Internetekin konektatuta dagoen bitartean, ordenagailua bera jar daiteke harremanetan sareko beste edozein erabiltzailerekin. Beste erabiltzaileren batek zure ordenagailuan duzun informazioa lor dezan eragozteko, komeni da firewall edo suebaki pertsonal bat instalatzea, gehienbat konexio iraunkorra erabiltzen baduzu (ADSLa, kablea edo antzekoa).
    Informazio gehiago..
  9. Ordenagailu publikoak edo partekatuak erabiltzen badituzu, neurri gehiago hartu behar dituzu.
    Ordenagailu publiko bat erabiltzen baduzu, egin pribatuak ez diren kontsultak soilik. Kontuan izan hirugarren pertsona batek ikus dezakeela zertan ari zaren, bai zuzenean bai zaintza-bide elektronikoz.
  10. Segurtasun-arazorik hautematen baduzu edo egon daitekeela uste baduzu, jakinarazi berehala Bankuari.
    Bankuarekin harremanetan jartzeko, zenbait kanal erabil dezakezu. Formulario elektronikoa erabiltzen baduzu, "SEGURTASUNA" aukera markatu behar duzu, mezuaren arrazoia adierazteko.
  11. Segurtasun Politika  
    Banco Sabadell enpresak orain arteko segurtasun-teknologiarik berriena erabili du, eta transakzioen konfidentzialtasuna bermatzeko zenbait neurri osagarri hartu ditu. Xede horietarako, erabiltzaileak honako baldintza hauek bete behar ditu:
    Orokorrean: erabiltzaileak erabili beharko ditu webgunean "sistemaren eskakizunak" atalean unean-unean zehazten diren gailuak eta elementuak, bai eta, halaber, segurtasuna dela-eta, nabigatzaile-bertsiorik berrienak ere. Berariaz ohartarazten zaio erabiltzaileari ez duela ordenagailua utzi behar Bankuaren webgunean eragiketaren bat egiten ari dela.
    Banco de Sabadell, S.A.-k beretzat gordetzen du egokitzat jotzen dituen segurtasuneko arau eta neurri guztiak hartzeko eskubidea, zerbitzuaren erabilera ona eta konfidentzialtasuna bermatze aldera. Erabiltzaileak baimena ematen dio Banco de Sabadell, S.A.-ri ez betetzeko jasotako eskaerak eta aginduak, erabiltzailearen identifikazioa zuzena ez bada edo Bankuak aginduak bidaltzen ari den pertsonaren identitateari buruz zentzuzko zalantzak baditu.
    Erabiltzaileak baimen ezeztaezina ematen dio Banco de Sabadell, S.A.-ri erregistratzeko eta gordetzeko webgunearen bidez egiten diren komunikazio eta transakzio guztiak.
    Gauza jakina da birus informatikoek ordenagailuak kutsa ditzaketela. Birus horiek diskoetatik eta disketeetatik sar daitezke ordenagailuan, edo Interneten nabigatzen garenean. Erabiltzaileak birus-detektagailua instalatu behar du bere ordenagailuan, eta ordenagailua pizten den bakoitzean exekuta dadin programatu. Gainera, ordenagailuko fitxategien segurtasun-kopia egingo du (backup-a) aldian-aldian. Banco de Sabadell, S.A.-k ez du ez bermatzen ez kontrolatzen birusik edo beste elementurik ez dagoela webgunearen bidez hirugarrenek ematen dituzten zerbitzuetan (fitxategiak, posta, dokumentu elektronikoak, eta.). Halaber, ez du bermatzen erabiltzailearen sistema informatikoan ez dela gorabeherarik edo akatsik gertatutako webgunearen bidez hirugarrenen batek transmititutako birus informatiko edo elementu gaizto baten ondorioz. Eta halakorik gertatzen bada, Bankuak ez du horren erantzukizunik hartuko. Web-orri ezezagunetan sartzean, erabiltzaileak zuhur jokatu behar du; batik bat, saretik fitxategiak eta programak behera kargatzeko gonbit egiten diotenean. Birusak ordenagailuari berari edo hartan gordetako informazioari kalte egiteko sortutako programak baino ez dira. Erabiltzaileak ez du jatorri ezezaguneko programarik instalatuko ordenagailuan.
    BS Online: BS Online zerbitzuaren bezeroak diren erabiltzaileek neurri osagarriak hartu behar dituzte, zerbitzu horretan sartzeko identifikazio pertsonaleko elementuak behar bezala jagoteko. Gainera, berehala joko dute zerbitzua eteteko edo blokeatzeko sistemetara, elementu horietako bat galduz gero. Halaber, gomendatzen da identifikazio-elementu horiek ez idaztea edo erabiltzea leku publikoetan, ez eta hirugarrenek komunikazioak kontrolatzeko edo gakoak ikusteko aukera ematen duten lekuetan ere. Gainera, erabiltzaileek ez dituzte zenbaki sekretua eta sarbide-kodeak idatziko berekin eramaten dituzten dokumentuetan edo objektuetan, eta idaztekoetan, ez dituzte identifikazio digitaleko txartelen ondoan eramango. Gainera, espresuki ohartzen zaie, gakoak aukeratzen edo aldatzen badituzte, ez dutela aukeratu behar beren datu pertsonalekin lotutako zenbakirik, erraz asmatu edo aurreikus baitaiteke (jaiotze-data, telefono-zenbakia eta antzekoak).
  12. Lege eta jurisdikzio aplikagarriak
    Baldintza oroko hauek Espainiako antolamendu juridikoa bete behar dute, eta aldeak, webgunearen inguruan sor daitekeen eztabaida oro erabakitzeko, Banco de Sabadell, S.A.-ri dagozkion epaitegien eta auzitegien eskumenaren pean jarriko dira.

Gora 

4. Prebentzioak


Birus informatikoak eta programa gaiztoak

Birusak eta programa gaiztoak ordenagailuetan erabiltzaileek jakin gabe instalatzen diren programa txikiak dira. Xede gaiztoa dute, hala nola informazioa suntsitzea edo lapurtzea eta ekipoetan edo haiek konektatuta dauden sarean funtzionamendu okerra eragitea.

Birusak, kutsatutako makinetan jarduteaz gain, makina horiekin harremanetan edo konektatuta dauden beste ordenagailuetara hedatzen dira. Horretarako, askotariko moduak erabiltzen dituzte birusek, eta denborak aurrera egin ahala, beste modu batzuk sortzen dira. Garai batean, disketeen bidez hedatzen ziren birusak bereziki. Gerora, sareak, Internet eta posta elektronikoa sortu ziren, eta horiek dira birusak hedatzeko biderik ohikoena. Dena den, informazio-euskarrien bidez hedatzen dira oraindik ere.

Egunero, birus berriak sortzen dira Interneten, baina denek ez dute arrisku bera.

Gure ordenagailua kutsa ez dadin, zenbait neurri hartu behar ditugu:

Erabiltzaile adituek enkriptaketa-programen bidez babestu behar dute isilpeko informazioa.

Birusei buruzko esteka interesgarriak

Jarraian, informazioa izan dezazun, zenbait helbide elektroniko interesgarri ematen dizugu:

Alertak

http://www.alerta-antivirus.es/
http://www.hispasec.com/
http://www.virusprot.com/

Fabrikatzaileak

http://www.trendmicro.es/
http://www.mcafee.com/ (INGELESEZ)
http://www.pandasoftware.es/
http://www.symantec.com/ (INGELESEZ)
http://www.avp-es.com/
http://www.norton.com/ (INGELESEZ)
http://esp.sophos.com/

Spywareari buruzko esteka interesgarriak

http://lavasoft.de/spanish/default.shtml
http://microsoft.com/athome/security/spyware/software/default.mspx (INGELESEZ)
http://ca.com/products/pestpatrol/ (INGELESEZ)
http://www.webroot.com/es/index.php

Enkriptaketari buruzko esteka interesgarriak

http://www.pgp.com/products/personal/index.html (INGELESEZ)
http://www.pgpi.org/ (INGELESEZ)

Sarbide-kodeak edo bestelako isilpeko informazioa lapurtzeko saioak (Phishing-a)

Interneteko iruzurretako bat web-orri eta/edo webgune faltsuak sortzea da, eta posta elektronikoko mezuen jatorria faltsutzea.

Bi teknika horiek konbinatu egiten dira, eta hirugarrenen zerbitzuetan eta aplikazioetan sartzeko kodeak edo bestelako informazioa –esate baterako, kontu-zenbakiak eta txartelen zenbakiak (baita iraungitze-datak ere)– iruzurrez lortzeko erabiltzen dira. Horren helburua da iruzurren biktimen banku-informazioa lortzea eta eragiketak egitea haien izenean.

Honela lapurtzen dira sarbide-kodeak teknika horren bidez: helbide elektronikoa eta web-orria sortzen dira Interneten. Haien izena eta ordezkatu nahi den enpresaren edo webgunearen izena oso antzekoak dira. Izan ere, karaktere gutxiko edo, askotan, karaktere bateko aldea dago bi izenen artean. Iruzurrezko helbidean, benetako orrien berdinak edo oso antzekoak diren web-orriak sortu dira.

Iruzurraren biktimek mezu elektronikoak jasotzen dituzte, ustez benetako enpresak bidaliak; izan ere, iruzurgileek enpresa horren posta-helbidea imitatzen dute. Mezu horietan, iruzurrezko webguneetara joateko eskatzen zaie, itxuraz interesgarria den arrazoi baten aitzakiarekin. Webgune horietan daudenean, identifikazioa, pasahitza eta sartzeko beste datu batzuk eskatzen dizkiete. Iruzurrezko webguneetan informazio hori sartzen badute, iruzurgileek lapurtu eta benetako webgunean sartzeko erabiliko dute, eta ebatsitako informazioari esker egin daitezkeen funtzioak eta eragiketak egingo dituzte.
Beste modu batzuetan ere egin daiteke iruzur hori. Hain zuzen, iruzurgileek SMS mezuen bidez, faxez eta telefonoz ere eskatzen dute informazioa.

Nola prebenitu?

Jarraitu aurreko aholkuei, eta aintzat hartu Banco Sabadellek segurtasunari buruz ematen dituen komunikatuak eta informazioa. Horri buruz inolako zalantzarik baduzu, jarri harremanetan Bankuarekin. Bankuarekin harremanetan jartzeko, zenbait kanal erabil dezakezu. Formulario elektronikoa erabiltzen baduzu, "Segurtasuna" aukera markatu behar duzu, mezuaren arrazoia adierazteko.

Sarbide-kodeak eta isilpeko informazioa lapurtzeko saioei (Phishinga) buruzko esteka interesgarriak.

Jarraian, informazioa izan dezazun, zenbait helbide elektroniko interesgarri ematen dizugu:


http://www.msn.es/security/phishing/
http://es.wikipedia.org/wiki/Phishing
http://www.consumer.gov/idtheft/ (INGELESEZ)

Gora

5. Babesak

Jarraian deskribatzen diren babesak elkarren osagarriak dira eta ez dute elkar ordezkatzen.

Ziurtagiri digitala

Ziurtagiri digitalak zerbitzarien eta mundu digitalean –bereziki, Interneten– zerbitzu bat ematen duten webguneen identitatearen bermea da.

Konfiantzazko enpresek (ziurtapen-zerbitzuen emaileak) ematen dituzte ziurtagiri digitalak; hala nola, Verisign-ek eta FNMTk (Moneta eta Tinbre Fabrika Nazionala). Enpresa horiek, eskatzailearen identitatea sakon egiaztatu ondoren, ziurtagiria sortu eta ematen diote.

Ziurtagiri digitalean, datu hauek daude: ziurtatu beharreko helbidearenak (adibidez, www.bancsabadell.com), helbide horretan diharduenarenak, ziurtagiriaren iraungitze-data eta bestelako informazio teknikoa. Gainera, ziurtapen-zerbitzuen emailearen sinadura digitala ere jasotzen du ziurtagiri digitalak.

Hortaz, ziurtagiri digital batekiko konfiantzak bi oinarri ditu: alde batetik, ziurtagiriak ematen duen informazioa, eta beste batetik, hura eman eta sinatu duen ziurtapen-zerbitzuen emaileak ematen digun konfiantza. Ziurtapen-zerbitzuen emaileek publikoki erakusten dute zer prozesu erabiltzen dituzten ziurtagiria emateko: Ziurtapen Politikak eta Praktikak dira. Horri esker, ebaluatu egin dezakegu zenbaterainoko konfiantza ematen digun ziurtapen-zerbitzuen emaile jakin batek.

Nola baliozkotu Interneteko zerbitzu baten web-orriak?

Ziurtagiri digitalak zenbait egoeratan agertuko zaizkigu. Ohikoena da ziurtatzea Interneteko zerbitzu jakin baten web-orriak benetako jabearenak direla, eta ez haiek kopiatu dituen iruzurgile batenak. Hori dela-eta, ziur egon gaitezke ematen dugun informazio pertsonala eta konfidentziala identitate egokiak jasoko duela.

Gomendagarria da isilpeko daturik inoiz ere ez ematea mezu elektronikoetako esteken bidez irekitako webguneetan. Gure webguneetan sartzeko, gomendatzen dizugu Bankuak emandako helbideak erabiltzea beti.

Interneteko zerbitzu baten web-orriak (web-orri seguruak) baliozkotzeko urratsak:

  1. Egiaztatu webguneen helbidea (URLa) https-rekin hasten dela eta zure nabigatzaileak, leihoko eskuineko behealdean, giltzarrapo itxi baten irudia erakusten duela (Internet Explorer-en eta Netscape Navigator-en).
  2. Sakatu giltzarrapoa (Internet Explorerren, bi klik eginez, eta Netscape Navigatorren, klik bat eginez), ziurtagiri digitala ikusteko, eta zure informazioa jasoko duten webguneak erakusten ari denaren identitatea zein den jakiteko:
    1. Internet Explorerren:
      Egiaztatu helbidea (URLa), ziurtagiriaren emailea eta ziurtagiriaren baliozkotasuna.

      Ondoren, aukeratu ""Xehetasunak"" erlaitza, eta webgunea aurkezten duenaren identitatea egiaztatu ahal izango duzu.
      Goian azalduko den leihoan, ""Gaia"" atala aukeratuko dugu. Orduan, dagokion informazioa ikusiko dugu beheko leihoan. Banco Sabadellen enpresen kasuan, O eremuak (Organization) ""BANCO SABADELL"" informazioa erakutsi beharko luke. Informazio osagarri gisa, L, S eta C eremuak Sabadell, Bartzelona eta ES dira, hurrenez hurren.
    2. Netscape Navigatorren:

      Sakatu ""Ikusi"" botoia aurreko leihoan.
      Orduan, beste leiho bat irekiko da, eta horretan, ziurtagiri digitalari buruzko informazioa egongo da:
      Egiaztatu, ikusten ari zaren webguneen helbidean bertan (URLa), zein den ziurtagiriaren emailea eta ziurtagiri hori baliozkoa den.
      Banco Sabadellen enpresen kasuan, O eremuak (Organization) ""BANCO SABADELL"" informazioa erakutsi beharko luke.
    3. Beste nabigatzaile batzuetan:
      Beste nabigatzaile batzuetan, antzera lor daiteke ziurtagiria. Gogoratu O eremuak (Organization) zain dagoenaren identitatea erakusten duela. Banco Sabadellen enpresen kasuan, O = BANCO SABADELL.

Datu-enkriptaketa

Gainera, webgune seguruak erabiltzean (alegia, ziurtagiri digitalen bidez babestutako webguneak), zure nabigatzailearen eta webgune horiek ostatatzen dituen zerbitzariaren arteko informazio guztia enkriptatuta transmititzen da. Horrenbestez, hirugarrenek ezin dute informazio hori atzeman.

Webgune seguruekin komunikatzen garenean, gure informazioak albait enkriptaketa-babesik handiena izan dezan (hots, finantza-zerbitzuak erabiltzeko eta isilpeko informazio-mota oro emateko adinakoa), beharrezkoa da enkriptaketa-maila handia (128 bitekoa) ematen duen nabigatzailea erabiltzea.

Ziurtapen Politikak eta Praktikak

Ziurtapen-politiken eta -praktiken bidez, ziurtapen-zerbitzuen emaileek jendaurrean –alegia, modu irekian– jartzen dute zer mekanismo eta urrats erabiltzen dituzten ziurtagiri digitalak egiteko; hots, identitateak nola egiaztatzen dituzten. Horri esker, neurri handiagoan edo txikiagoan, ziurtagiri bat ikusten duena fidatu egin daiteke emaile horrek emandako ziurtagiriekin.

Errealitatean, politikak eta praktikak dokumentu luzeak direnez, ziurtapen-zerbitzuen emaileetan dugun konfiantza haiei buruz aldez aurretik dugun ezagutzaren araberakoa da. Verisign da munduko ziurtapen-zerbitzuen emailerik ezagunena, atarietako eta zerbitzarietako zerbitzu-webguneen ziurtagiriei dagokienez.
Ziurtapen Politikak (CP).

Politika horiek adierazten dute zer egiten duten ziurtapen-zerbitzuen emaileek, eta zer zerbitzu- eta ziurtagiri-mota ematen dituzten.
Esteka honetan, Verisignen, munduko ziurtapen-zerbitzuen liderraren, ziurtapen-politikak (CP edo Certificate Policies) daude ikusgai: https://www.verisign.com/repository/vtnCp.html(INGELESEZ (INGELESEZ).

Ziurtapen Praktikak (CPS)

Ziurtapen-praktikek zehazten dute nola bermatzen diren politikak; hau da, zer prozedura eta mekanismo zehatz erabiltzen diren ziurtagiri digitalak emateko.

Esteka honetan, Verisignen, munduko ziurtapen-zerbitzuen liderraren, ziurtapen-politikak (CPS o Certification Practice Statements) daude ikusgai:

http://www.verisign.com/repository/CPS/ (INGELESEZ).

Ziurtagiri digitalei eta ziurtapen-zerbitzuen emaileei buruzko esteka interesgarriak:

Verisign (INGELESEZ)
ACE
Thawte (INGELESEZ)
Camerfirma

Suebaki (Firewall) pertsonala

Suebaki edo firewall pertsonalak programa informatikoak dira, eta funtzio hau dute: Internetetik gure ordenagailuan sartzeko baimenik gabeko saioak eta gure ordenagailutik Interneten sartzeko kontrolik gabeko saioak blokeatzea (azken hori birus, programa edo kode gaiztoren batek eragin dezake).

Gaur egun, suebakiak programa espezifikoak izan daitezke, edo beste segurtasun-programa batzuetan (antibirusak eta abar) edo sistema eragileetan beraietan egon daitezke (adibidez, Windows XPn).

Suebaki pertsonalak esaten zaie, suebaki perimetraletatik bereizteko. Suebaki perimetralek sare batean konektatutako ordenagailuak babesten dituzte sare ezezagunetatik baimenik gabe egin daitezkeen konexioetatik. Oro har, Internetetik edo hirugarrenen sareetatik egiten dira konexio horiek.

Suebaki pertsonal bat erabiltzen badugu, gure ordenagailuaren eta Interneten edo beste sare batzuen arteko konexio guztiak kontrola ditzakegu; hain zuzen, ordenagailuko programa guztietatik eta guztietara egin daitezke konexioak. Suebakia instalatzen dugunean, konexio guztiak debekatuta geratzen dira, eta banan-banan baimendu beharko ditugu ordenagailuaren erabileraren arabera ohikoak direnak. Berariaz baimendu ez den konexio-saio bat gertatzen bada, suebakiak ohartaraziko digu. Orduan, konexioa baimenduko dugun ala ez adierazi beharko dugu. Horretarako, kontuan izango dugu konexio horrek zerikusirik ote duen ordenagailuan unean-unean egiten ari garenarekin, edo, aitzitik, kanpoko eragile batek konektatu nahi duen (Internetetik sartzeko saioa den, edo birus batek edo antzeko elementuren batek konektatu nahi duen). Internet erabiltzen nolabaiteko eskarmentua duten erabiltzaileentzat pentsatutako programak dira suebaki pertsonalak.

Halaber, komeni da gure suebakiaren bertsioa aldian behin eguneratzea, fabrikatzailearen gomendioen arabera.

Suebakiei buruzko esteka interesgarriak.

Jarraian, informazioa izan dezazun, zenbait helbide elektroniko interesgarri ematen dizugu:

http://www.pc-actual.com/Actualidad/Reportajes/Seguridad/Virus/20030130012/6
http://www.zonealarm.com
http://www.symantec.com/region/mx/product/consumer/npf/
http://www.protegerse.com/outpost/

Gora

6. Jardunbide onak

Nabigatzailearen eta sistema eragilearen segurtasun-eguneratzeak

Noizean behin, ahuleziak hautematen dira erabilitako softwarean. Ahulezia horien ondorioz segurtasun-arazorik sor ez dadin, komeni da erabiltzen diren programen egileen segurtasunari buruzko orriak kontsultatzea; bereziki, nabigatzailearen eta sistema eragilearen egileen webguneak.

Nabigatzailea.

Nabigatzaileak dira Interneten sartzeko tresna nagusiak. Hori dela-eta, oso garrantzitsua da hura noizean behin eguneratzea eta segurtasunaren inguruko azken gomendioei jarraitzea.

Erabili enkriptaketa-maila handia (128 biteko enkriptaketa) webgune seguruekin komunikatzeko; hau da, https-rekin hasten direnekin.

Aldian-aldian, bisitatu zure nabigatzailearen egilearen Interneteko webgunea eta eguneratu, bertan dauden segurtasun-gomendioen arabera.

Nabigatzailearen bertsio berriei eta segurtasun-eguneratzeei buruzko esteka interesgarriak.

Jarraian, informazioa izan dezazun, zenbait helbide elektroniko interesgarri ematen dizugu:

http://windowsupdate.microsoft.com
http://www.microsoft.com/downloads/search.aspx?langid=18&displaylang=es
http://wp.netscape.com/es/es/index.html
http://wp.netscape.com/security/index.html (INGELESEZ)
http://www.netscape.com/download (INGELESEZ)

Sistema eragilea.

Zenbait sistema eragilek utilitateak dituzte, haren eguneratzerik eta segurtasun-eguneratzerik dagoen egiaztatzen dutenak; esate baterako, Windows sistema eragileak Windows Update funtzionalitatea du.

Erabili utilitate horiek edo bisitatu noizean behin zure sistema eragilearen egilearen Interneteko webgunea eta eguneratu sistema eragilea bertan dauden segurtasun-gomendioen arabera.

Sistema eragilearen segurtasun-eguneratzeei buruzko esteka interesgarriak.

Jarraian, informazioa izan dezazun, zenbait helbide elektroniko interesgarri ematen dizugu:

http://windowsupdate.microsoft.com
http://www.microsoft.com/spain/technet/seguridad/default.asp
http://www.microsoft.com/security/ (INGELESEZ)

Enkriptaketa-maila handiaren erabilera (128 biteko enkriptaketa), webgune seguruekin komunikatzeko

Enkriptaketa-maila handia (128 biteko enkriptaketa-gakoen erabileraren bidezkoa) lortzeko, software espezifikoa erabili behar da web-orri seguruak erakusten dituzten zerbitzarietan, bai eta enkriptaketa hori erabil dezaketen nabigatzaileak ere.

Ahalmen handia duenez, enkriptaketa-maila horren erabilera oso mugatuta dago; hain zuzen, finantza-erakundeen eta antzeko segurtasun-beharrak dituzten enpresen webguneak ostatatzen dituzten zerbitzarietan soilik erabiltzen da. Aitzitik, edozein nabigatzailek erabil dezake

Hori dela-eta, finantza-erakundeen urruneko banka-zerbitzuak enkriptaketa-maila hori erabiltzeko daude diseinatuta, oro har. Hortaz, zerbitzu horiekin ditugun komunikazioetan enkriptaketa-maila handia erabili ahal izateko, enkriptaketa-maila hori erabiltzeko gai den nabigatzailea behar dugu.

Egiaztatu nabigatzailearen azken bertsioa erabiltzen ari zarela eta bertsio horrek enkriptaketa-maila handiari eusten diola; alegia, 128 bitekoari. Zure nabigatzaileak ez badu enkriptaketa-maila handia onartzen, eguneratu egin behar duzu.

Nola jakin dezakegu zerbitzari batek enkriptaketa-maila handia(128 bitekoa) onartzen duen?

Eskuarki, enkriptaketa-maila handia erabiltzen duten zerbitzariek beren webguneetan jakinaraziko dute; normalean, segurtasunari buruzko atal batean. Zerbitzariek ez badute informazio hori ematen, enkriptaketa-maila handiko nabigatzailea beharko dugu, zerbitzari jakin batek zer enkriptaketa-mota erabiltzen duen jakiteko.

Nola jakin dezaket enkriptaketa-maila handiko komunikazioak (128 bitekoak) erabiltzen ari naizen?

Informazioa enkriptaketa-maila handiaren bidez trukatzen ari garen jakiteko, lehenengo eta behin, egiaztatu behar dugu nabigatzailearen leihoko eskuinaldeko behealdeko giltzarrapoa itxita dagoen ala ez. Ondoren, hau egingo dugu:

Enkriptaketa-maila handia onartzen duen nabigatzailea erabiltzen baduzu, modu seguruan komunikatu ahal izango duzu ezaugarri hori ez duten zerbitzariekin. Kasu horretan, zerbitzariak onartzen duen enkriptaketa-mailarik handiena erabiliko da automatikoki. Enkriptaketa-gakoaren luzera 128 bitetik beherakoa izango da; oro har, 40 edo 56 bitekoa.

Nola egunera dezaket nabigatzailea enkriptaketa-maila handia (128 bitekoa) onar dezan?

Jo nabigatzailearen egilearen behera kargen eta eguneratzeen web-orrietara, eta bilatu nabigatzailearen 128 biteko bertsioak edo eguneratzeak. Gogoratu enkriptaketa-maila handia onartzen duten zerbitzariekin soilik izango duzula enkriptaketa-maila horren bidez komunikatzeko aukera.

128 biteko enkriptaketari buruzko esteka interesgarriak

Jarraian, informazioa izan dezazun, zenbait helbide elektroniko interesgarri ematen dizugu.

http://www.microsoft.com/windows/ie_intl/es/download/128bit/intro.asp
http://www.aola.com/netscape/download/

Segurtasun-kopiak

Ordenagailuan arazorik izanez gero hartan gordetako informazioa berreskuratze aldera, beharrezkoa da aldian-aldian segurtasun-kopiak egitea.

Segurtasun-kopiak berreskuratzeko, oso garrantzitsua da haiek gordetzeko leku egokia aukeratzea. Ez da gomendagarria segurtasun-kopiak jatorrizko datuak dituen ekipoan bertan gordetzea; izan ere, ordenagailuan arazorik egongo balitz, kopiak ere galduko lirateke. Hori bereziki garrantzitsua da ordenagailu eramangarriak erabiltzen dituztenentzat; ez da batere gomendagarria segurtasun-kopiak ordenagailuaren zorroan edo maletan gordetzea.

Segurtasun-kopiak informazio-euskarri aldagarrietan egiten dira; alegia, jatorrizko datuak dituen ordenagailutik atera daitezkeenetan. Hauek izan daitezke euskarri aldagarri horiek: disketeak, CD edo DVD grabagarriak, zinta-unitateak, ZIP unitateak eta USB (Universal Serial Bus) ataka bidez konekta daitezkeen gailuak (hala nola, kanpoko diskoak eta memoria iraunkorrak).

Segurtasun-kopiei buruzko esteka interesgarriak

Jarraian, informazioa izan dezazun, zenbait helbide elektroniko interesgarri ematen dizugu:

http://www.conozcasuhardware.com/quees/almacen4.htm#backups
http://www.iomega-europe.com/eu/en/products/products_en.aspx (INGELESEZ)
http://www.pricingcentral.com/best/backup_utility_software.html (INGELESEZ)

Gora

7. Sinadura elektronikoa

Banco Sabadell sinadura elektronikoa erabiltzen hasi da bidaltzen dituen mezu elektronikoetan.

Mezu elektronikoetako sinadura elektronikoak igorlearen identitatea bermatzen du. Eta igorlearen helbide elektronikoa baliozkotuta dago, Verisign-en sinadura elektronikoaren bidez. Gogoan izan Verisign enpresa aitzindaria dela ziurtapen digitalean, eta munduko ezagunenetakoa. Verisign-ek teknikoki bermatzen du hirugarrenek ez dutela mezuaren edukia aldatu.

Gainera, igorlea errazago eta konfiantza handiagoz identifikatze aldera, haren mezu elektroniko bakoitzean, behealdean, hartzailearekin lotutako ausazko irudi bat dago. Irudi horrekin batera, zenbaki bat dago, bidaltzen den mezu bakoitzean handitu egiten dena. Horri guztiari esker, erraz jakin daiteke nork bidaltzen duen mezua.

Irudi berbera erabiltzen da igorle eta hartzaile berberentzat, eta zenbakia, berriz, bidalketa bakoitzarekin handitzen da.

Elektronikoki sinatutako mezuen adibide bat

Jarraian, ikus daiteke nola bereizi elektronikoki sinatutako mezu bat sarrera-erretiluan. Elektronikoki sinatutako mezuak ikono batez daude adierazita:

Microsoft Outlook posta-programan:

- Sarrera-erretilua irekitzean, elektronikoki sinatutako mezuak ikono batez adierazita daudela ikus dezakegu:

Bandeja de entrada

- Mezuaren gainean bi klik eginez gero, ikusiko dugu mezuan, eskuinaldean, sinadura elektronikoari dagokion ikono bat dagoela:

Mensaje con Firma electrónica

Thunderbird posta-programan:

- Mezua irekitzean, ikusiko dugu eskuinaldean elektronikoki sinatuta dagoela adierazten duen ikono bat duela:

Mensaje con Firma electrónica

Bi posta-programa horietan, mezuaren eskuinaldean dagoen ikono horretan bi klik egiten baditugu, sinadura elektronikoari eta Verisign-ek egindako ziurtagiriari buruzko informazioa lortuko dugu:

Microsoft Outlook posta-programan:

Leiho hau agertuko da:

Ventana de propiedades

Xehetasun gehiago lortze aldera botoia sakatzen badugu, beste leiho hau irekiko zaigu, eta horretan, ziurtagiria ikusteko botoia sakatuz gero, ziurtagiriari buruzko xehetasunak emango dizkigun leiho bat irekiko da:

Ventana de la firma

Azken leiho horretan, «Xehetasunak» erlaitzean eta «Gaia» lerroan sakatuz gero, Verisign-ek egindako ziurtagiriari buruzko xehetasun guztiak ikusi ahal izango ditugu. Horri esker, igorlea benetakoa dela egiaztatuko dugu: mezu elektronikoa zer helbidetatik bidali den jakingo dugu (helbide horrek «@bancsabadell.com» atzizkia izango du), eta igorleari eta Verisign-i buruzko gainerako informazioa lortuko.

Thunderbird posta-programan:

Leiho hau agertuko da:

Ventana de seguridad del mensaje

Leiho horrek adierazten du mezua elektronikoki sinatuta dagoela eta sinadura hori baliozkoa dela. Gainera, ikusiko dugu mezu elektronikoa zeinek sinatu duen –zer helbidetatik bidali den (helbide horrek «@bancsabadell.com» atzizkia izango du)–, eta Verisign ziurtagiri-emaileari buruzko gainerako informazioa lortuko dugu.

Sinadura elektronikoaren ziurtagiria ikusteko botoia sakatzen badugu, xehetasunak ikusi ahal izango ditugu beste leiho batean.

Visor de certificados

Azken leiho horretan, «Xehetasunak» erlaitzean eta «Gaia» lerroan sakatuz gero, Verisign-ek egindako ziurtagiriari buruzko xehetasun guztiak ikusi ahal izango ditugu. Horri esker, igorlea benetakoa dela egiaztatuko dugu: mezu elektronikoa zer helbidetatik bidali den jakingo dugu (helbide horrek «@bancsabadell.com» atzizkia izango du), eta igorleari eta Verisign-i buruzko gainerako informazioa lortuko.

Beste posta-programa batzuetan:

Beste posta-programa batzuetan, antzeko moduak erabiltzen dira elektronikoki sinatutako mezuak egiazkoak diren jakinarazteko.

LPosta-programarik behar ez duten posta-sistema gehienek –hau da, web-nabigatzaile baten bidez atzitzen direnak («webmail» motako posta-sistemak)– ez dute elektronikoki sinatutako mezuak bereizteko ahalmenik. Horrelako posta-sistemetan, beste neurri bat har dezakegu mezu baten igorlea hobeto baliozkotzeko. Dena den, kontuan izan behar dugu neurri hori ez dela aurreko mekanismoa bezain segurua.

Konfiantza-neurri osagarria:

Konfiantza-neurri osagarri gisa, taldeko sozietateek elektronikoki sinatutako mezuak bereiztea errazagoa izan dadin, sinatutako mezuan, behealdean, irudi bat ikusiko dugu. Irudi hori ausaz aukeratzen da, hartzailearen helbidearen arabera; hots, hartzaile bakoitzari irudi bat dagokio, eta irudi hori egongo da jasotzen dituen mezuetan, betiere, helbide elektronikoa aldatzen ez duen bitartean. Irudi horren gainean, zenbaki sekuentzial bat dago. Helbide berberera bidaltzen den mezu bakoitzarekin, zenbaki hori unitate bat handiagoa izango da.

Horrenbestez, hartzaile bakoitzak irudi bera jasoko du beti elektronikoki sinatutako mezuetan. Irudiaren gainean, zenbaki bat egongo da, bidaltzen den mezu bakoitzari dagokiona.

Irudiaren eta zenbaki sekuentzialaren ondoan, mezua elektronikoki sinatzeko erabilitako Verisign-en ziurtagiri digitalari buruzko datuak egongo dira.

Mezuaren behealdearen adibidea:

Pie de mensaje

Gora

 

8. Sinadura Digitalak

European Banking Authority (EBA) erakundearen segurtasun-baldintzak betetzen ditu Banco Sabadelleko Sinadura Digitalak, hau da:

Kopiarik ezin egitea
Gakoak lapurtu edo horien kopiak egin ez daitezen, Sinadura Digitalaren bidez sortutako gako guztiak bakarrak dira, ausaz sortzen dira eta iraupen jakina dute.

Erabilera bakarra
Beste bitarteko fisikoekin gertatu ez bezala –koordenatuen txartelarekin, esaterako– Sinadura Digitalaren bidez sortutako gakoak ausazkoak dira eta, eragiketa bat baino gehiagotan ezin direnez erabili, seguruagoak dira.

Beste autentifikazio-faktore bat
Zure transakzioak are gehiago babesteko, zure sakelakorako sarbidea pasahitzez babestea gomendatzen dizugu.
 

Gora