Banc Sabadell

Ongi etorri Sinadura Digitalera

Koordenatu-txartela indargabetuko da eta haren ordez Sinadura Digitala ezarriko da, online eragiketak baimentzeko balio duen sistema berritzailea.

Sinadura Digitala aktibatzea eta eragiketetan erabiltzea oso erraza da... Ikusi oraintxe bertan!

Nire Sinadura Digitala aktibatzea Nire Sinadura Digitala aktibatzea
Banc Sabadell

Zer dela-eta erabaki dugu aldaketa hau egitea?

Sinadura Digitalak segurtasun eta erosotasun handiagoa eskaintzen du; izan ere, behin aktibatu ondoren, zure mugikorrean gakoak jaso eta zure eragiketak online amaitzeko aukera izango duzu, esaterako, transferentziak, nominen ordainketa, Interneteko erosketak, eta abar.

Ikusi Sinadura Digitala nola aktibatu eta nola erabili

Zure Sinadura Digitala aktibatzeko, konekta zaitez zure Urruneko Bankarekin, aplikazioaren edo webgunearen bitartez, eta jarraitu argibideei.

Gogoratu zure koordenatu-txartela eskura eduki behar duzula; azken aldiz erabiliko duzu.

Nire Sinadura Digitala aktibatzea Nire Sinadura Digitala aktibatzea

Sinadura Digitalaren abantailak

Banc Sabadell

Seguruagoa da

Eragiketa desberdinetarako gako bera errepikatzeko edo berrerabiltzeko aukera ez duelako ematen.

Banc Sabadell

Errazagoa da

Mugikorrean jasoko dituzu eragiketak sinatzeko gakoak, eta beraz, mugikorra eskura baduzu eragiketak edonondik egiteko aukera izango duzu.

Banc Sabadell

Azkarragoa da

Zure mugikorra eskura edukitzea besterik ez duzulako behar, zure smartphonetik edozein eragiketa amaitzeko. Esan agur koordenatu-txartelari!

Banc Sabadell

Pertsonala eta bakarra da

Segurtasunagatik, Sinadura Digitala pertsonala da, eta Banco Sabadellekin kontratatuta dituzun produktu guzti-guztiekin eragiketak egiteko balio du, partikularren arlokoak nahiz enpresaren arloko produktuak izan.