Prozesa ditzakezu jada Transferentzien eta Nominen fitxategiak berehalako ordainketen modalitatean, urrutiko bankuaren, webgunearen edo H2H (host to host) kanalen bidez.
Nola sortu zure fitxategiak?
- Zure programa erabiltzen baduzu: "Local Instrument" etiketan sartu "INST" argibideau, AEBren "Aginduak ISO 2022 formatuan eurotan transferentziak jaulkitzeko" liburuxkan adierazten den bezala. Dokumentu hori kontsultatu nahi baduzu, joan Banco Sabadell Empresas webguneko "Kobrantzak eta ordainketak > Fitxategien kudeaketa" atalera.
- Enpresen urrutiko banku zerbitzua erabiltzen baduzu: Hautatu Berehalako transferentzia mota berria fitxategia sortzean.
Noiz egingo dira ordainketak?
Astelehenetik ostiralera lanegunetan 05:00etatik16:00etara izapidetutako fitxategiak, berehala ordainduko dira sorta exekutatu eta prozesatu ondoren. Ordutegi horretatik kanpo izapidetutakoak hurrengo lanegunean prozesatuko dira.
Eragiketa-mugak fitxategi bakoitzeko ordainketa anitzen kasuan
Zure transferentzia bidezko ordainketa-fitxategiak bidaltzeko une honetan gaituta dituzun muga berberak aplikatzen dira, eta Banco Sabadell Empresas urrutiko banku-zerbitzuan kontsulta ditzakezu, "Zerbitzuak > Kudeatu baimenduak> Kudeatu mugak" atalean.