Eguneratu zure nabigatzailea

Eguneratu zure nabigatzailea

Nabigatzailearen bertsio zaharra erabiltzen ari zara. Web-orrian hobeto ibil zaitezen, arakatzailez aldatzea edo hura eguneratzea gomendatzen dizugu.

Taldearen beste webgune batzuk Sukurtsalak
Laguntza

¿Le ayudamos?
  • Estamos a su disposición.
    Todos los días las 24h.


  • 902 323 000
  • Atención Online - Chat
  • @Sabadell_Help


Nahi al duzu deitzea
Bidali zure datuak eta deituko dizugu

Eta zuk, zer egin dezakezu?

Zure kontuen segurtasuna babesten dugu, baina zeuk ere gauza batzuk egin ditzakezu.

Nola sartu zure urrutiko bankuan modu seguruan

Hona hemen aholku batzuk, zure bankuan urrunetik baina modu seguruan sar zaitezen:
  • BS Online banku-zerbitzuan sartzen zarenean, ziurtatu zure izen-abizenak zuzen idatzita daudela, eta ados zaudela azken konexioaren egunarekin eta orduarekin.
     
  • Kontuak gehitzeko beste erakunde baten zerbitzu batean alta eskatu, edo zure kontuak kudeatzeko aplikazioren bat erabiltzen baduzu ere, azken sarreraren eguna eta ordua idatzita egongo dira BS Online banku-zerbitzuan. Uste baldin baduzu egun eta ordu horretan zu ez zinela sartu, ezta zure kontuak gehitzeko baimendu duzun beste erakunde baten zerbitzua ere, Banco Sabadell erakundeari esan beharko diozu lehenbailehen.
     
  • Banco Sabadellen sartzean, ziurtatu web seguru batetik sartzen ari zaren. URL aurretik, «https:» idatzita ikusi behar duzu: https://www.bancsabadell.com.
     
  • Zure nabigatzailean 128 biteko sistema segurua erabiltzen baduzu, BS Online banku-zerbitzuan sartzen zarenean, ziurtatu giltzarrapo itxi baten ikonoa agertzen den, eta goiko barrak berde koloreko itzaldura daukan. Helbide-barran gorri koloreko itzaldura agertzen baldin bada, baliteke web-orri hori iruzurrezkoa izatea. Funtzionaltasun horiek ez dituzten nabigatzaileak erabiltzen baldin badituzu, ez da itzaldurarik agertuko helbide-barran.

Zifratze sendoa (128 bit) ezarrita nabigatzea

Bisitatzen dituzun webguneak zifratze sendoa (128 bitekoa) duten zerbitzarietan ostatatuta daudela ziurtatu behar duzu. Zerbitzariek web-orrietan iragartzen dute zifratze hori onartzen duten (oro har, segurtasunari buruzko berariazko atalean). Informazio hori iragarrita ez badago, zerbitzari zehatz batek zer zifratze-mota erabiltzen duen jakiteko, zifratze sendoko nabigatzailea erabili beharko duzu.


Nola jakingo dut zifratze sendoko komunikazioak erabiltzen ditudan?


Informazioa trukatzean zifratze sendoa erabiltzen ari garen jakiteko, lehenik eta behin ziurtatu behar dugu gure nabigatzailearen beheko eskuinaldean dagoen giltzarrapoa itxita dagoela. Hori egin ondoren:
 

  • Internet Explorer erabiltzen baduzu: jarri saguaren erakuslea giltzarrapo horren gainean, eta itxaron zenbait segundotan zifratze-kodearen luzera agertu arte. Luzerak 128 bitekoa izan beharko du.
     
  • Google Chrome erabiltzen baduzu: egin klik giltzarrapoaren gainean.


Nabigatzailea zifratze sendoa erabiltzeko prestatuta baldin badago, prestazio hori ez duten zerbitzariekin ere segurtasunez jardun ahal izango duzu. Komunikazio mota horietan automatikoki ezarriko da zerbitzariak onartzen duen zifratze-mailarik handiena. Zifratze-kodearen luzera 128 baino txikiagoa izango da (gehienetan, 40 edo 56 bitekoa).

Orri seguruetan nabigatzea

Zure gailuaren segurtasuna arriskuan ez jartzeko, ziurtatu web-orri seguruetan nabigatzen duzula. Horretarako, hauxe egin behar duzu: 
  • Ziurtatu: batetik, web-orrien URLaren aurretik https:// idatzita dagoela; eta, bestetik, nabigatzaileko leihoaren beheko eskuinaldean giltzarrapo itxiaren itxurako ikonoa erakusten dela.
     
  • Sakatu giltzarrapoaren gaina, ziurtagiri digitala ikusteko. Ziurtatu zure informazioa jasoko duen web-orria norena den.


Internet Explorer nabigatzailean eta beste nabigatzaile batzuetan hori nola egin azalduko dizugu.

Internet Explorer baldin bada, ziurtatu helbidea (URL), ziurtagiriaren igorlea eta ziurtagiriaren baliozkotasuna. Web-orriak aurkezten dituenaren identitatea ziurtatzeko, egin klik giltzarrapoaren gainean. Leiho bat bistaratuko da, eta bertan identifikatuko da webgunea. Segidan, hautatu «Ikus ziurtagiriak» eta beste leiho bat irekiko da. «Orokorra» deritzon erlaitzean egiaztatu ahal izango duzu nork igorri duen ziurtagiria, eta norentzat den. «Ziurtapen-bidea» aukeran ikusi ahal izango duzu ziurtagiria baliozkoa den. 
 
Beste nabigatzaile batzuetan antzeko moduan egiten da. Klik egin behar duzu giltzarrapoaren gainean, eta leiho bat irekiko da. Bertan erakutsiko da igorlearen identitatea. Leiho horretan lotura bat ikusiko duzu, ziurtagiriaren eta webgunearen baliozkotasuna egiaztatzeko. Loturan sartuz gero, egiaztatuko duzu.

Nola erabili ordenagailua modu seguruan

  • Programen jatorria ezagutzen ez baduzu, ez gorde zure ordenagailuan.  
     
  • Egin segurtasun-kopiak. Kopia horiek beti eduki behar dituzu eguneratuta. Ordenagailuan arazo bat sortuz gero, kopia horiek erabilita, informazioa jaso ahal izango duzu. Kopiak gorde behar dituzu ordenagailua (jatorrizko datuak biltzen dituena) ez den beste leku batean. Horrela, arazoren bat sortuz gero, kopia horiek ere ez dira galduko. Azken aholku hori bereziki garrantzitsua da ordenagailu eramangarria erabiltzen baldin baduzu.
     
  • Eguneratu zure sistema eragilea. Sistema eragile batzuetan –adibidez, Windows eta Windows Update funtzionaltasuna– prestazio batzuk ezarrita daude, sistema eguneratzeko aurrerapen berririk dagoen egiaztatzeko (tartean, segurtasuna eguneratzeko aurrerapen berriak). Erabili prestazio horiek edo aldizka bisitatu zure sistema eragilearen fabrikatzailearen web-orriak, eta eguneratu sistema, segurtasun-gomendioak betetzeko.  
     
  • Instalatu suebaki (firewall) bat ordenagailuan, baimenik gabeko pertsonen sarrerak (internetetik zure ordenagailurantz) blokeatzeko, bai eta zure ordenagailutik interneterantz joan daitezkeen kontrolik gabeko sarrerak ere (birus, programa edo kode gaizto batek sortuta) eragozteko. Suebakiak ohartarazten badizu berariaz baimendu ez den konexio bat abian sartzen saiatu dela, konexio hori baimendu nahi duzun ala ez adierazi beharko duzu. Horretan, kontuan hartu beharko duzu konexio hori une horretan ordenagailuan egiten ari zaren eragiketa batekin lotuta dagoen, edo kanpoko eragile batek (Internetetik sartzeko saiakera, birusa edo antzekoa) agindu duen. 

     
  • Eguneratu nabigatzailea. Nabigatzailea Interneten sartzeko tresna nagusia da; hori dela eta, eguneratuta egon behar du, segurtasunari buruzko azken gomendioak ezarrita. Zure nabigatzailearen fabrikatzaileak dituen web-orriak aldizka bisitatu behar dituzu, nabigatzailea han adierazitako gomendioen arabera eguneratzeko.
     
  • Ordenagailu publikoak edo partekatuak erabiltzen dituzunean, har itzazu babes-neurri osagarriak. Ordenagailu horietan ez egin kontsulta pribaturik. Gogoratu beste pertsona batzuek edo zaintza-sistemek zure informazioa ikusi ahal izango dutela.

Erabili posta elektronikoa modu seguruan

Posta elektronikoko kontua segurtasunez erabiltzeko, gogoan izan honako aholku hauek:
  • Ez fidatu mezu elektronikoekin, nondik datozen ez badakizu, edo haien edukia koherentea ez bada.
     
  • Jatorri ezezaguneko mezu elektroniko gehienek birus informatikoak edo programa gaiztoak dituzte; bereziki, gaian koherentziarik gabeko informazioa adierazita dutenean (hau da, ezohiko hizkuntzan idatzita dagoenean, edo igorlearekin jorratu ohi ditugun gaiei buruzkoa ez denean).
     
  • Mezuaren igorlea ezagututa ere, gaiaren eta igorlearen arteko koherentziarik ez dagoenean, kontuan hartu behar duzu balitekeela mezu horren eragilea birus bat izatea (igorlearen ordenagailuan dagoelako, edo zure helbidea jasota duen ordenagailu gaiztotu batetik bidali delako).

Babestu zure sarbide-kodeak

Gogoan izan zure sarbide-kodeak besterenezinak direla. Honako gomendio hauek lagungarriak izango dira, sarbide-kodeak babesteko:

  • Ez jakinarazi inoiz zure identifikadorea eta zure pasahitza (ezta beste datu pertsonalak ere), baldin eta datu horiek SMS mezu, fax edo mezu elektroniko baten bidez eskatzen dizkizute. Eta mezuan edo loturan helbide segurua agertu ezean (https:// hasieran idatzita), ez eman daturik.
     
  • Aldizka aldatu txartelaren PINa eta urrutiko bankuan sartzeko kodea. 
  • Ez idatzi kodeak edo klabeak paper batean (ezta beste euskarri fisiko batean ere). Eta halakorik egiten baduzu, ez gorde identifikatzeko beste elementu osagarri batzuekin batera (txartelak, adibidez). 
     
  • Ez aukeratu zure datu pertsonalekin lotutako zenbaki bat, ezta hirugarrenek erraz iragar dezaketen beste edozein konbinaketa ere (jaioteguna, telefono-zenbakia, segidako zenbakiak, zifra bat behin eta berriz errepikatzea, etab.). 
     
  • Oraindik ere sinadura digitala erabiltzen ez baduzu, eta kode-txartela erabiltzen jarraitzen baduzu, ez eman inori txartel hori erabiltzeko baimena, eta ez egin txartelaren kopiarik. Txartel horiek dira eragiketak egiteko giltza, hain zuzen ere. 
     
  • Era berean, sinadura digitala telefono mugikorrean aktibatuta baldin baduzu, ezarri bertan segurtasun- eta prebentzio-neurriak. Ezarri pasahitz bat, mugikorrean sartzeko; eta kontuz zaindu non gorde duzun.
Hemen kontsulta dezakezu segurtasun-politika