Eguneratu zure nabigatzailea

Eguneratu zure nabigatzailea

Nabigatzailearen bertsio zaharra erabiltzen ari zara. Web-orrian hobeto ibil zaitezen, arakatzailez aldatzea edo hura eguneratzea gomendatzen dizugu.

Webguneak Sukurtsalak
Lupa Premiazko laguntzaLaguntza

Cargando...

Segurtasun Politika

Banco Sabadell enpresak orain arteko segurtasun-teknologiarik berriena erabili du, eta transakzioen konfidentzialtasuna bermatzeko zenbait neurri osagarri hartu ditu. Xede horietarako, erabiltzaileak honako baldintza hauek bete behar ditu:

  • Orokorrean: erabiltzaileak erabili beharko ditu webgunean "sistemaren eskakizunak" atalean unean-unean zehazten diren gailuak eta elementuak, bai eta, halaber, segurtasuna dela-eta, nabigatzaile-bertsiorik berrienak ere. Berariaz ohartarazten zaio erabiltzaileari ez duela ordenagailua utzi behar Bankuaren webgunean eragiketaren bat egiten ari dela.
     
  • Banco de Sabadell, S.A.-k beretzat gordetzen du egokitzat jotzen dituen segurtasuneko arau eta neurri guztiak hartzeko eskubidea, zerbitzuaren erabilera ona eta konfidentzialtasuna bermatze aldera. Erabiltzaileak baimena ematen dio Banco de Sabadell, S.A.-ri ez betetzeko jasotako eskaerak eta aginduak, erabiltzailearen identifikazioa zuzena ez bada edo Bankuak aginduak bidaltzen ari den pertsonaren identitateari buruz zentzuzko zalantzak baditu.
     
  • Erabiltzaileak baimen ezeztaezina ematen dio Banco de Sabadell, S.A.-ri erregistratzeko eta gordetzeko webgunearen bidez egiten diren komunikazio eta transakzio guztiak.
     
  • Gauza jakina da birus informatikoek ordenagailuak kutsa ditzaketela. Birus horiek diskoetatik eta disketeetatik sar daitezke ordenagailuan, edo Interneten nabigatzen garenean. Erabiltzaileak birus-detektagailua instalatu behar du bere ordenagailuan, eta ordenagailua pizten den bakoitzean exekuta dadin programatu. Gainera, ordenagailuko fitxategien segurtasun-kopia egingo du (backup-a) aldian-aldian.
     
  • Banco de Sabadell, S.A.-k ez du ez bermatzen ez kontrolatzen birusik edo beste elementurik ez dagoela webgunearen bidez hirugarrenek ematen dituzten zerbitzuetan (fitxategiak, posta, dokumentu elektronikoak, eta.).
     
  • Halaber, ez du bermatzen erabiltzailearen sistema informatikoan ez dela gorabeherarik edo akatsik gertatutako webgunearen bidez hirugarrenen batek transmititutako birus informatiko edo elementu gaizto baten ondorioz. Eta halakorik gertatzen bada, Bankuak ez du horren erantzukizunik hartuko. Web-orri ezezagunetan sartzean, erabiltzaileak zuhur jokatu behar du; batik bat, saretik fitxategiak eta programak behera kargatzeko gonbit egiten diotenean. Birusak ordenagailuari berari edo hartan gordetako informazioari kalte egiteko sortutako programak baino ez dira. Erabiltzaileak ez du jatorri ezezaguneko programarik instalatuko ordenagailuan.
     
  • BS Online: BS Online zerbitzuaren bezeroak diren erabiltzaileek neurri osagarriak hartu behar dituzte, zerbitzu horretan sartzeko identifikazio pertsonaleko elementuak behar bezala jagoteko.
     
  • Gainera, berehala joko dute zerbitzua eteteko edo blokeatzeko sistemetara, elementu horietako bat galduz gero. Halaber, gomendatzen da identifikazio-elementu horiek ez idaztea edo erabiltzea leku publikoetan, ez eta hirugarrenek komunikazioak kontrolatzeko edo gakoak ikusteko aukera ematen duten lekuetan ere.
     
  • Gainera, erabiltzaileek ez dituzte zenbaki sekretua eta sarbide-kodeak idatziko berekin eramaten dituzten dokumentuetan edo objektuetan, eta idaztekoetan, ez dituzte identifikazio digitaleko txartelen ondoan eramango. Gainera, espresuki ohartzen zaie, gakoak aukeratzen edo aldatzen badituzte, ez dutela aukeratu behar beren datu pertsonalekin lotutako zenbakirik, erraz asmatu edo aurreikus baitaiteke (jaiotze-data, telefono-zenbakia eta antzekoak).