Eguneratu zure nabigatzailea

Eguneratu zure nabigatzailea

Nabigatzailearen bertsio zaharra erabiltzen ari zara. Web-orrian hobeto ibil zaitezen, arakatzailez aldatzea edo hura eguneratzea gomendatzen dizugu.

Taldearen beste webgune batzuk Sukurtsalak
Laguntza

Cookie-politika

Zer dira cookieak?

Cookieak datu-fitxategi txikiak dira, bisitatu den webgunetik terminalean jasotzen direnak, eta webgune batean nabigatzean izan diren interakzioak erregistratzeko erabiltzen dira, eguneratu eta berreskuratu ahal izango diren datuak gordez. Fitxategi horiek erabiltzailearen ordenagailuan gordetzen dira, eta haren ordenagailuarentzat kaltegarriak ez diren datu anonimoak dituzte. Erabiltzailearen hobespenak gogoratzeko erabiltzen dira, hala nola hautatutako hizkuntza, sarbide-datuak eta orriaren pertsonalizazioa.

Cookieak balia daitezke, halaber, bisitari batek webgune bat erabili duen erari buruzko informazio anonimoa erregistratzeko; adibidez, zer web-orritik sartu den, edota hara iristeko iragarki-banda bat erabili duen.

Zergatik erabiltzen ditu cookieak Banco Sabadell taldeak?

Banco Sabadell taldeak beharrezkoak eta funtsezkoak diren cookieak soilik erabiltzen ditu haren webguneak erabil ditzazun, horietan askatasunez ibil zaitezen, eremu seguruak erabil ditzazun, aukera pertsonalizatuak izan ditzazun, eta abar. Gainera, webguneko erabilera aztertzeko datuak biltzen dituzten cookieak baliatzen dituzte bankuak eta haren enpresa-taldeak. Bezeroari zerbitzu hobea emateko erabiltzen dira horiek, orriaren erabilera eta errendimendua neurtzen baitute, hura optimizatu eta pertsonalizatzeko.

Gure webguneek sare sozialetarako estekak ere izan ditzakete (Facebook eta Twitter, adibidez). Banco Sabadell taldeak ez ditu kontrolatzen kanpoko webgune horiek erabiltzen dituzten cookieak. Sare sozialetako edo beste webgune batzuetako cookieei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, horiek dituzten cookieen inguruko politikak aztertzea gomendatzen dizugu.

Nola erabiltzen ditugu cookieak?


Saioko cookieak

Saioko cookieak dira, hain zuzen, erabiltzailea web-orrian nabigatzen ari den bitartean irauten dutenak, eta saioa bukatzean ezabatzen dira.

Cookie iraunkorrak

Cookie horiek denbora gehiagoz geratzen dira gordeta erabiltzailearen terminalean, eta horrek hautatutako hobespenen kontrola errazten du, webgunea bisitatzen den bakoitzean parametro jakin batzuk errepikatu behar izan gabe.

Berezko cookieak

Webguneak berak sortutako eta berak soilik irakur ditzakeen cookieak dira. www.bancsabadell.com web-orrian, berezko cookie iraunkorrak instalatzen dira, honako xede hauek betetzeko asmoz:

  • Teknikoak: Etxeko orrian ageri diren irudien karga kontrolatzeko balio dute cookie horiek, programatutako parametroen arabera (denbora, zenbat aldiz ikusi den, eta abar). Balio dute, baita ere, web-orriko hainbat ataletara sartzen uzteko eta erabiltzailea kokatzeko.
  • Pertsonalizazioa: Web-edukiak bistaratzean hautatutako tamainaren ezarpenak gogoratzeko eta erabiltzailea berriz sartzen denean hura bistaratzeko erabiltzen dira cookie horiek.
  • Analisia: Bisiten estatistikak egiteko asmoz, webgunean sartu den trafikoaren jarraipena egiteko aukera ematen duten cookieak dira.

Hirugarrenen cookieak

Hirugarrenek sortu dituzten eta hainbat zerbitzutarako erabiltzen ditugun cookieak dira (adibidez, webgunearen analisia egin edo publizitatea bistaratzeko).


Jarraian zehaztuko dugu zer hirugarrenek konfigura eta atzi ditzaketen zure ekipoko cookieak (betiere, zu jakinean jarri eta zuk horretarako baimena eman ondoren), eta zer xedetarako erabiltzen den hirugarren horiek biltzen duten informazioa:


XEDEA

DESKRIBAPENA

HIRUGARRENAK

Cookie teknikoak

Nabigatu bitartean segurtasun-elementuak erabiliz trafikoa eta datu-komunikazioa kontrolatzeko balio dutenak. Balio dute, baita ere, erabiltzailea identifikatzeko eta haren saioa mantentzeko; bideoak edo soinuak zabaltzean edukiak biltegiratzeko; eta sare sozialekin edukia partekatzeko (plug-in).

Pertsonalizazio-cookieak

Cookie horien bidez, web-orriko aukera orokorren zenbait ezaugarri zehaztu eta pertsonalizatu ditzake erabiltzaileak. Definitu ditzake, adibidez, hizkuntza, lehenetsitako bolumena, zerbitzuaren herrialde-konfigurazioa, nabigatzaile-mota, edo orri bakoitzean erakutsiko diren emaitzen kopurua.

Cookie analitikoak

Analisi-tresna dira, bisitariek web-orriarekin nola interaktuatzen duten ulertzen laguntzen baitiete webguneei. Hainbat cookie erabil daitezke informazioa biltzeko eta webguneen erabilera-estatistikak emateko, bisitariak pertsonalki identifikatu gabe.

Publizitate-cookieak

Web-orriko publizitate-tarteak kudeatzeko aukera ematen dute publizitate-cookieek, irizpide jakin batzuen arabera; esaterako, sarrera-maiztasuna edota editatutako edukia.

Flash cookieak

Flash cookieak erabiltzen ditugu erabiltzailearen lehentasunak gordetzeko; bolumen-kontrola, adibidez. Erabiltzen ditugu, baita ere, erabiltzaileak gure webgunean zer kontsultatzen duen, halako edukia erakusteko; erabiltzailearen bisita pertsonalizatze aldera. Gure webguneak zenbait ezaugarri izan ditzan, beste enpresa batzuekin aritzen gara lankidetzan. Enpresa horiek, flash cookieak erabiltzen dituzte pertsonalak ez diren datuak biltzeko eta gordetzeko.

Saio-cookieen edo cookie iraunkorren desberdinak dira flash cookieak, datuak gordetzeko moduari, motari eta kopuruari dagokionez. Erabiltzailearen nabigatzaileak emandako cookieen kudeaketa-tresnek ez dituzte flash cookieak ezabatuko.

 

Nola alda ditzaket cookieen ezarpenak?

Internet Explorerko cookieen ezarpena
Firefoxeko cookieen ezarpenak
Google Chromeko cookieen ezarpenak
Safariko cookieen ezarpenak
Flasheko cookieen ezarpena

Ez baduzu baimenik eman nahi flash playerko ezelako daturik gordetzeko, kendu bi lauki hauetako markak: "Utzi Flashen edukiak informazioa gorde dezala ekipamenduan" eta "Gorde Flashen osagai komunak deskarga-denbora murrizteko". Flash-aplikazioek bildutako datuen kopurua mugatu nahi baduzu, joan biltegiratze-ezarpen orokorren panelera eta jarri barrako adierazlea zuk nahi duzun lekuan.

Nabigatzaile horietan eguneraketak edo aldaketak izan daitezkeenez, ezin dugu bermatu zure nabigatzailearen bertsiora erabat egokituko direnik. Goiko esteka horietan agertzen ez den nabigatzaile bat erabiltzen baduzu (Konqueror, Arora, Flock, eta abar), zure nabigatzaileko aukeretara jo dezakezu zuzen-zuzenean, era horretako okerrik egon ez dadin; "Aukerak" menuko "Pribatutasuna" atalean egon ohi dira. (Informazio gehiago nahi izanez gero, mesedez, joan zure nabigatzailearen laguntza-atalera).

Baimena baliogabetzea

Muga daiteke, baita ere, hirugarrenen web-orriek zure ordenagailuan cookieak instalatzeko modua, zure nabigazio-jarduera erregistratu eta datuak bil ez ditzaten. Hirugarrenen cookieen erabilera mugatzeko, konfigurazioko web-orrira edo OptOut-era jo dezakezu:

Hautatu "Ezabatu gune guztiak" aukera; edo hautatu ezabatu nahi duzun web espezifiko hori, eta sakatu "Ezabatu webgunea".

Kontuan izan Bankuaren webgunetik nabigatzeko cookieak baztertzen edo ezabatzen badituzu, ezingo ditugula zure hobespenak mantendu, orrien ezaugarri batzuk ez direla erabiltzeko moduan egongo, ezingo dizugula zerbitzu pertsonalizaturik eskaini eta gure webgunetik nabigatzera zoazen bakoitzean berriro eskatu beharko dizugula cookieak erabiltzeko baimena.

Hala ere, web-orrirako zure sarbidearen ezarpenak aldatu nahi badituzu, jakizu cookieak ezaba daitezkeela, edo zure ekipoan informazio hori erregistratzea galaraz daitekeela edozer unetan, zure nabigatzailearen konfigurazio-parametroak aldatuz gero.

Cookieetan bildutako datuak, Banco Sabadell taldekoak ez diren webguneetan erabiltzen al dira?

Gure cookieetako batzuk hirugarrenen sareetan publizitatea sortzeko erabiltzen dira, edo Banco Sabadell taldetik kanpoko tresnak erabiliz azterketak egiteko. Erabilitako cookieak Bankuak eta haren enpresa-taldeak soilik erabiltzekoak dira, eta inola ere ez dira merkaturatzen.

Gure web-orriak kudeatzen eta pertsonalizatzen laguntzen diguten konfiantzazko hornitzaileekin lan egiten du Banco Sabadell taldeak.

Beraz, zer esan nahi du aurreko informazioak?

Gure cookieak onartzen badituzu, Banco Sabadell taldearen webguneak hobetzen lagunduko diguzu, zuri sarbide hoberena eskaini eta zerbitzu eraginkor eta pertsonalizatuago bat emateko.Gainera, zure nabigatzailea konfigura dezakezu, eta ezarri konfiantzako webguneek edo une horretan nabigatzen ari zaren orriek soilik kudeatu ahal izango dituztela cookieak; horrela, zure hobespenak hautatu ahal izango dituzu.

Politika horren bitartez, Banco Sabadell taldeak garbi erakusten du cookieen erabilerari buruzko indarreko legediarekin duen konpromisoa, informazioa eskainiz uler dezazun zer cookie-mota erabiltzen dugun eta zergatik. Horrenbestez, informazio gardena eman nahi dizugu, zure ordenagailutik gure webgunean egin duzun nabigazioaren inguruan tratatu diren datuei buruz.

Politika hori aldian-aldian berraztertzen da indarrean dagoela ziurtatzeko, eta beraz alda daiteke. Aldizka web-orria bisitatzea gomendatzen dizugu, bertan emango baitizugu arlo horretan egon daitekeen edozein eguneratzeren berri.

© Banco Sabadell